Boluntario izan nahi duzu?
Boluntariotza, erabaki propio, aske eta desinteresatua da, komunitate edo ingurumen bat zerbitzatzen laguntzeko. Pertsonekin eta errealitate sozialarekin esku hartzea da, urraketa, gabezia edo eskubide faltaren aurrean, bizi-kalitate hobea eta kohesio eta justizia sozial handiagoa lortzeko.
Boluntarioek pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta elkartasun sareak sortzen dituzte, gizarteak indartzeko. Gainera, "topagune" ere bada, interesak eta kezkak partekatzen dituzten beste pertsona batzuekiko eta belaunaldien arteko harremana errazten baitu. Beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ere ematen du eta inguratzen gaituen munduaz dugun pertzepzioa aberasten du.
Behar duten pertsonekin lan egin nahi duzu kulturarteko jarduerak, aisialdikoak, azoka solidarioetan... parte hartzen? Boluntario izan nahi duzu?
Informazio gehiago: 673 637 605