Teknoadineko Landalab Nafarroako Gobernuak bultzatutako “komunitate zaintzaile” pilotu berria da eta adineko pertsonen nahi gabeko bakardade arriskuak murriztea du helburu, landa inguruneetan auzokoen zaintza bultzatuz.

Zakan Social kooperatibak hedatutako eta inguruko hiru gizarte zerbitzuen mankomunitateekin eta udalekin elkarlanean martxan jarritako berrikuntza sozialeko proiektu honek, datuak aztertzeko eta geoerreferentziatzeko estrategia teknologikoak modu berritzailean uztartzen ditu, Gizarte Zerbitzuekin lotutako zaintza komunitario tradizionaleko dinamiken bultzadarekin.

Eredua Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan probatua izan da, eta Nafarroako Gobernuaren diru laguntza eta Europar Batasunaren (NextGenerationEU) finantziaketa jaso ditu, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planean (PRTR) oinarrituta gauzatutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) bidez.

BIDEOA