Mendekotasuna zera da: eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko adinaren, istripu baten, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondoriozko arrazoiengatik beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handia behar duten pertsonek duten egoera iraunkorra, edota, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala duten pertsonen kasuan, norberaren autonomiarako bestelako laguntza behar dutenena.

Pertsonak bere eguneroko zereginak egiteko dituen premien arabera, mendekotasun egoera honela sailkatuko da:

  • I. maila. Mendekotasun ertaina: pertsonak eguneroko zenbait jarduera oinarrizko egiteko laguntza behar duenean gutxienez ere egunean behin, edo sostengua behar duenean aldizka edo une zehatzetan bere autonomia pertsonalerako.
  • II. maila. Mendekotasun larria: pertsonak eguneroko zenbait jarduera oinarrizko egiteko laguntza behar duenean egunean bitan edo hirutan, baina zaintzaile baten sostengu iraunkorrik behar ez duenean edo bere autonomia pertsonalerako sostengu zabala behar duenean.
  • III. maila. Mendekotasun handia: pertsonak eguneroko zenbait jarduera oinarrizko egiteko laguntza behar duenean egunean hainbatetan, eta bere autonomia fisikoaren, mentalaren, intelektualaren edo sentsorialaren erabateko galera dela-eta beste pertsona baten sostengu iraunkorra ezinbestekoa zaionean edo bere autonomia pertsonalerako sostengu orokorra behar duenean.

Informazio gehiago izateko, ikusi Mendekotasunari buruzko gida praktikoa bertan "click" eginda