EZ ZAITZATELA NAHASI…GEZUR MATXISTEKIN!
Egia da, eta zorionak eman behar dizkiogu geure buruari horregatik: munduko leku askotan lortu dugu berdintasun formala, baina oraindik ez da errealitate unibertsala emakume guztientzat, eta oraindik ere egiturazko desberdintasunak dirau gizarte guztietan.
Gainera, emakumeen giza eskubideen arloko lorpen eta aurrerapen guztien aurrean erreakzio gisa, azkenaldian diskurtso erreakzionario matxistak sortu dira, aurrerapenak geldiarazteko. Egia erdiekin, testuingurutik kanpo edo zuzenean faltsuak diren informazioak eta desberdintasunen ukazioa erabiltzen dituzte, aldarrikapen feministak eta proposamen eraldatzaileak isilarazteko. Harrigarria da informazioa masiboki eskuratzen den garai honetan, egiazko, kontrastatutako eta datuetan oinarritutako informazioa ez izatea pisu handiena duena komunitatearen iritziak osatzeko orduan. Gazte-komunitatea bereziki dago informazio-bonbardaketa horren eraginpean. Kanpaina honek, halaber, gazteen arreta erakarri nahi du; kritikoki pentsatzeko deia egin nahi dugu, egiaztatuak diren informazio-iturriekin iritzia osatzeko.
Baina, egia esan, genero-arrakalek, estereotipoek eta genero-berdintasunerako egiturazko oztopoek bere horretan diraute eremu guztietan:
- Azterlan eta estatistika guztiak hala diote, eta hurbilagotik begiratzen baduzu, etxean bertan ikusiko duzu emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dutela, lan prekarioagoak dituztela, ardura- eta erabaki-postu gutxiago betetzen dituztela; neskak eta emakumeak zientzietako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako ikasleen heren bat baino ez dira, adimen artifizialaren arloan bost langiletik bat baino ez da emakumea; zainketen arteko arrakalari dagokionez, erantzunkidetasuna oraindik urrun geratzen zaigu, eta emakumeek zaintzak beren gain hartzen jarraitzen dute gehienbat.
Zergatik gertatzen da hau?
“Soldata-arrakala ez da existitzen”: nahiko genuke, baina… Nafarroako emakumeek gizonek baino ia 6.000€ gutxiago kobratzen dute urtean batez beste. Lanaren Nazioarteko Erakundeak kalkulatu duenez, emakumeek gizonek baino %20 gutxiago kobratzen dute mundu osoan.
“Ni feminista naiz, etxean laguntzen dut”: kontua ez da laguntza, erantzunkidetasuna baizik. Emakumeen % 23.3 lanpostu partziala du, eta gizonen % 6k. Eurostaten arabera, 47 dira Europar Batasuneko (EB) emakumeek gizonekin alderatuta urtean doan lan egiten duten egunak.
“Ez matxismoa ez feminismoa, ez ditut muturreko ideologiak gustoko”: horrela pentsatzen baduzu, zalantzarik gabe feminismoa besarkatu beharko zenuke, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatzen duen mugimendua baita; matxismoak, aldiz, gizonen pribilegioak eta emakumeen aurrean duten nagusitasun posizioa mantentzea du helburu.
EZ ZAITZATELA NAHASI…GEZUR MATXISTEKIN kanpainak herritarrak animatu nahi ditu horrelako buloak jasotzen dituztenean iturri ofizialak kontsultatzera:
Diskurtso misogino horien aurrean, informazio zehatza, berdintasunean oinarritutako hezkuntza ,eta instituzio, gizarte zibileko erakunde eta elkarteen elkarlana proposatzen jarraitzen dugu.
Martxoak 8 honetan FEMINISMOA aldarrikatzen dugu, gizarte parekide, jasangarri eta demokratiko baterantz aurrera egiten jarraitzeko FORMULA BAKARRA bezala.
Feminismoak emakume eta gizonen arteko berdintasuna du helburu… ez zaitzatela nahasi!